Arteztu daitekeen goi-errendimenduko grafitoa
Elektro-higadurarako material erabiliena
Grafitoak abantaila handiak ditu beste batzuen aldean, eta, beraz, elektrohigadurako elektrodo gisa gehien erabiltzen den materialetako bat da:
- Erraz mekanizatzeko modukoa
- Talka termikoekiko erresistentzia ona
- Dilatazio termikoko koefiziente baxua (kobrearena baino hiru aldiz txikiagoa); horrek elektrodoaren egonkortasun geometrikoa bermatzen du elektrohigadura gertatzean
- 3400 ºC-ra egoera solidotik gas-egoerara pasatzen da zuzenean (ez da urtzen), eta horrek higadura murrizten du.
- Kobreak baino 5 aldiz dentsitate txikiagoa; horrek elektrodo arinagoak lortzea ahalbidetzen du
- Metal-harroketaren abiadura kobrearena baino handiagoa da, eta higadura txikiagoa du
- Higadura-tasak behera egiteko joera du gailur-korrontea igotzen den neurrian
Mekanizazioa.
Grafitoa erraz mekanizatzen da makina-erremintekin: zulagailua, tornua, fresatzeko makina, artezketako makina, etab.
- Erremintak: erabili tungsteno-karburozko erremintak lehorrean.
- Artezketa: erabili siliziozko karburo-harriak, 40 eta 80 arteko ale-tamainarekin.
- Ez lubrifikatu, grafitoaren ezaugarriak aldatuko liratekeelako.
Elektrohigadura bidezko mekanizazioa.
Hari bidezko elektrohigadura erraza da grafito finekin, eta delikatuagoa ale lodiko grafitoekin.
Grafitoa euskarrietan itsatsi daiteke, edo kalitate bereko edo diferenteko beste elektrodo batzuetan, beharren arabera. Ziano-akriliko motako osagai bat duen kola erabil daiteke, itsatsi beharreko gainazalak prestatuz.