Elektrohigadura bidezko ebaketaren hasieratik, BERKENHOFF GMBH fabrikatzaile alemaniarrak teknologiaren hobekuntzan, eta erremintak eta moldeak fabrikatzeko prozesuetan hartzen du parte.
BEDRA markako elektrohigadurarako hari mota desberdinetarako garatutako estaldura funtzionalekin, higaduraren efikazian eta, horrekin batera, produktibitatean sekulako hobekuntzak lor daitezke. Bestalde, doitasun gorena eta gainazalaren kalitate iraunkorra lor daitezke. Hari bidezko ebaketan helburua da ahalik eta abiadura handienean ebakitzea, haria ahalik eta gutxien higatuz (kontsumituz).
Haririk onena aukeratzeko, irizpide hauek hartu behar dira kontuan:
Lan egiteko prozesuan gorabeheraren bat gertatuko balitz, hala nola hari apurtzea, albainutze automatiko okerra, etab., ez da ontzat eman behar makina matxuratuta dagoela edo aukeratutako hariaren kalitatea ez dela zuzena, arazoaren arrazoia izan daitezkeen faktore batzuk aurretik egiaztatu gabe: