Ecomatic ekipamendu trinkoa eta oso maneiagarria da, eta II. motako ura (Gradu Analitikoa) ematen du, ASTM D1193 eta ISO 3696 zehaztapenen arabera.
Sistemak bi ur-kalitate ematen ditu: II. motakoa eta ur osmotizatua. Ur hori garbigailuak edo ur-kalitate hori behar duen beste edozein aparatu elikatzeko erabil daiteke.
II. motako ura ez da tanga batean biltegiratzen; aitzitik, ekoitzi berritan zabaltzen da beti, biltegiratzearen ondorioz hondatzea saihestuz.
Mikroprozesadore baten bidez, arazteko prozesuaren etengabeko kontrola du. Erraz irakurtzeko moduko pantaila digitalari esker, erabiltzaileak uneoro jakin dezake ekoitzitako uraren kalitateari buruzko informazioa edo purifikazio-prozesuaren egoera; halaber, besteak beste, suntsikorrak ordezteko abisuak ere jaso ditzake.
Erraz irakurtzeko moduko pantaila digital batek erabiltzaileari honako datu hauen berri ematen dio uneoro:
Informazio teknikoa | ||||
---|---|---|---|---|
Bertsioak | Litro/ordu | Arazketa-modulua | UV lanpara | Azken iragazkia 0,22 mikra |
Ecomatic 3 | 3 | x | - | - |
Ecomatic 5 | 5 | x | - | - |
Ecomatic 10 | 10 | x | - | - |
Espezifikazioak | Neurriak | |||
---|---|---|---|---|
Erref. | Izena | Altuera | Diametroa (mm) | |
7022 | Depositu presurizatua 30 l | 600 | 400 | |
7023 | Depositu presurizatua 50 l | 800 | 400 |
Wasserlabek hornitutako depositu atmosferiko batekin ere lan egin dezake, edo bezeroak duen batera egokitu.